XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mirandek indarrean sinesten du.

Hau da, egia esateko, Europaren historian sinesten du.

Euskaldunek mendez-mende buru egin ahal izan diote bai frankoen eta bai bisigotoen erasoari.

Etxean nagusi ziren orduan euskaldunak.

Nola daude orain bion azpian, biok nahi duten bezala zapalduta?.

Nola erori dira eta ez dira burua jeikitzeko gauza?.

Kristautasunak hondatu duela Euskal Herria, uste zuen Mirandek.

Lehenagoko euskaldunak herri gotor burrukaria izan omen bait ziren.

Gogor egiten zutenak.

Kristautuaz gero, haatik, izpiritu bakezale demokratiko ahula nagusitu da Euskal Herrian.

Eta edozeinek zanpatzen gaitu.

Nahi dutena egiten dute gurekin.

Gerra ondoan gertatu zen, galtzaileek, euskaldun zintzo, baketsu, leialaren ideologia desarroilatu zutela: gerra galdu zutela, baina eskuak ez zituztela zikindu, argudiatzen zizuten.

Bilbo erori zenean ere, berak han gelditu zirela, azken-azkenera arte, presoak zaintzen, herri asaldatuak ez zitzan preso faxistak garbitu, eta abar.

Oso zintzo ibili ziren gerran.

Mirandek ez du guzi horren alderdi positibua ikusi (alderdi positibu politikoa alegia, besteak beste).

Farre egin dio guzi horri.

Miranderentzat irabazteak kontatzen du eta kitto.

Zintzo ibiltzeak ez du ezer balio, galtzen bada.

Eta zintzo ibiliaz ez dago irabazterik.

Aliatuek promesa ederrak egiten zizkien euskaldunei, aprobetxa zitzaketen artean.

Gero laster ahaztu zituzten: Nazione handien jokera hori dela ta, euskal abertzaleak haurnoak bezala intzirika dabiltza, salhutu izan direla hotsez.

Beraz, Mirandek odola eta gogorkeria predikatzen ditu: Sort-herriaren etsaiak denal eho ditzagun.